Errota alt: Arrasate Euskalgintza

Churruca 2005. Urteurrena

Datorren ostirala, Urriak 21, Mutrikuk, Kosme Damian Txurruka Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehun urteak gogoratuko ditu.

2005-10-20

Datorren ostirala, Urriak 21, Mutrikuk, Kosme Damian Txurruka Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehun urteak gogoratuko ditu.

Mutrikuko Parrokiko kanpaiek Donostiako Itsas Museoaren eta Portugaleteko Itsas eskolakoaren kanpaiekin bat egingo dute, ondoren Itsas gizonaren aldeko elizkizuna ospatuko da eta bertan Donostiako Antiguoko Elkarteko artileroak beraien fusil eta kanoiak sutuz biktimak oroituko dute.

Aho zabalik uzteko moduko emanaldia eskeini zuen “Capilla Peñaflorida” abesbatzak

2005-10-07

Berrehun pertsona inguru bildu ziren Mutrikuko Santa Katalina konbentuan, Capilla Peñaflorida abesbatzak “IN EXEQUIAS PRAEFECTI CLASSIS CHURRUCA” lelopean eskeini zuen emanaldiaz gozatzeko.

“Capilla Peñaflorida” abesbatzak Mutrikun estrenatuko du XVIII.mendeko lanen bilduma interesgarria: "IN EXEQUIAS PRAEFECTI CLASSIS CHURRUCA"

2005-09-23

Mutrikuko Udalak Kosme Damian Txurruka itsasgizon ezagunaren heriotzaren berrehun urteurrena gogorarazteko asmoz antolatutako ekitaldien artean Urriaren 1ean arratsaldeko 20:00etan Santa Katalina konbentuan izango den "Capilla Peñaflorida" abesbatza dugu.

"Txurruka, itsasoaren eta argien seme"erakusketa arrakastatsua Mutrikun.

2005-09-22

Txurruka2005 ekitaldiaren baitan antolatutako "Txurruka, itsasoaren eta argien seme" erakusketak dagoeneko bi mila bat inguru bisitari izan ditu eta hauek erakusketaren inguruan egin duten balorazioa oso positiboa izan da.

Mutrikun Bisita Gidatuak

2005-07-14

Mutrikuk Bisita Gidatuen eskaintza zabaltzean Mutrikuko udalerriak eskutatzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeintzen digu: Mutrikuko Bentalekua museora, herriaren erdigune historikoa ezagutzeko bisitak, Cosme Churrucaren inguruko erakusketa...

Britainia Handiarekin harremanetan jarri gara Churrucaren heriotzaren bigarren urteurrena elkarrekin ospatzeko

2005-05-10

Bere garaian, Churrucaren itsasontzi izandakoaren –San Juan Nepomuceno– hondakinak ingelesen eskuetan geratu ziren eta, ganberaren ateburuan plaka bat jartzea agindu zuten, hildako jakintsu gipuzkoarraren izenarekin. Horrekin batera, bertara sartzen ziren guztiek txapela kentzeko agindua jaso zuten, hain baliotsua eta ausarta izandako gizon harekiko errespetuzko adierazpen gisa. Anaitasun espiritu berberak bultzatuta, eta nazio desberdintasunen gainetik, Mutrikuko herriak eta Britainia Handiko Trafalgar Woods Association elkarteak elkarlanean dihardute Mutrikun Britainiako haritz bat landatzeko eta Britainia Handian, berriz, Mutrikuko haritz bat landatzeko.

Zientzia Kutxagunearen Planetarium txikia Mutrikura joango da

2005-05-10

Datorren uztailaren 2 eta 3an, Cosme de Churruca y Elorzari buruzko erakusketa monografikoari hasiera emateko, Zientziaren Kutxaguneko Planetarium Txikia Mutrikura eramango dute, eta irekita egongo da larunbat guztian zehar.