Britainia Handiarekin harremanetan jarri gara Churrucaren heriotzaren bigarren urteurrena elkarrekin ospatzeko
10-05-2005 ¦ Txurruka2005
Bere garaian, Churrucaren itsasontzi izandakoaren –San Juan Nepomuceno– hondakinak ingelesen eskuetan geratu ziren eta, ganberaren ateburuan plaka bat jartzea agindu zuten, hildako jakintsu gipuzkoarraren izenarekin. Horrekin batera, bertara sartzen ziren guztiek txapela kentzeko agindua jaso zuten, hain baliotsua eta ausarta izandako gizon harekiko errespetuzko adierazpen gisa. Anaitasun espiritu berberak bultzatuta, eta nazio desberdintasunen gainetik, Mutrikuko herriak eta Britainia Handiko Trafalgar Woods Association elkarteak elkarlanean dihardute Mutrikun Britainiako haritz bat landatzeko eta Britainia Handian, berriz, Mutrikuko haritz bat landatzeko.
Lehenengo harremanak egin dira jada. Phil Hoggart jauna –Britainia Handiko kontsula Bilbon– Mutrikura joan zen azaroaren 17an, eta, bertan Arrietakua dorretxea ezagutzeko aukera izan zuen: duela 200 urte itsasgizon ospetsu hura jaio eta hazi zen etxea ezagutzekoa. Estanis Osinalde alkatearekin batera, Hoggart jaunak mutrikuarrarekiko sentitzen zuen interesa adierazi zuen eta, horrenbestez, bi herrialdeen arteko lanak koordinatzeko asmoa ere agertu zuen, antagonismoz betetako iraganaren gainean elkarlanean eta elkar ulertzean oinarritutako eremu berri bat sortzeko.






