Aho zabalik uzteko moduko emanaldia eskeini zuen “Capilla Peñaflorida” abesbatzak
07-10-2005 ¦ Txurruka 2005
Berrehun pertsona inguru bildu ziren Mutrikuko Santa Katalina konbentuan, Capilla Peñaflorida abesbatzak “IN EXEQUIAS PRAEFECTI CLASSIS CHURRUCA” lelopean eskeini zuen emanaldiaz gozatzeko.
Mutrikuko Udaletxeak Kosme Damian Txurruka itsas gizonaren heriotzaren berrehun urteurrena gogorarazteko asmoz antolatutako ekimenen artean Capilla Peñaflorida abesbatzaren emanaldia izan dugu.
Era honetan abesbatza osatzen duten partaideen ahots baxuak entzuteko parada ezinhobea izan zuten bertara hurbildu zirenek.
Bertaratutako guztiak balorazio positiboa egin zuten, emanaldi hunkigarri batez gozatzeko aukera izan zutela gaineratuz.






