Albisteak
Datorren ostirala, Urriak 21, Mutrikuk, Kosme Damian Txurruka Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehun urteak gogoratuko ditu.
2005-10-20 ¦ Txurruka2005
Mutrikuko Parrokiko kanpaiek Donostiako Itsas Museoaren eta Portugaleteko Itsas eskolakoaren kanpaiekin bat egingo dute, ondoren Itsas gizonaren aldeko elizkizuna ospatuko da eta bertan Donostiako Antiguoko Elkarteko artileroak beraien fusil eta kanoiak sutuz biktimak oroituko dute.
Gehiago irakurri...Aho zabalik uzteko moduko emanaldia eskeini zuen “Capilla Peñaflorida” abesbatzak
2005-10-07 ¦ Txurruka 2005
Berrehun pertsona inguru bildu ziren Mutrikuko Santa Katalina konbentuan, Capilla Peñaflorida abesbatzak “IN EXEQUIAS PRAEFECTI CLASSIS CHURRUCA” lelopean eskeini zuen emanaldiaz gozatzeko.
Gehiago irakurri...“Capilla Peñaflorida” abesbatzak Mutrikun estrenatuko du XVIII.mendeko lanen bilduma interesgarria: "IN EXEQUIAS PRAEFECTI CLASSIS CHURRUCA"
2005-09-23 ¦ Txurruka 2005
Mutrikuko Udalak Kosme Damian Txurruka itsasgizon ezagunaren heriotzaren berrehun urteurrena gogorarazteko asmoz antolatutako ekitaldien artean Urriaren 1ean arratsaldeko 20:00etan Santa Katalina konbentuan izango den "Capilla Peñaflorida" abesbatza dugu.
Gehiago irakurri..."Txurruka, itsasoaren eta argien seme"erakusketa arrakastatsua Mutrikun.
2005-09-22 ¦ Txurruka 2005
Txurruka2005 ekitaldiaren baitan antolatutako "Txurruka, itsasoaren eta argien seme" erakusketak dagoeneko bi mila bat inguru bisitari izan ditu eta hauek erakusketaren inguruan egin duten balorazioa oso positiboa izan da.
Gehiago irakurri...Mutrikun Bisita Gidatuak
2005-07-14 ¦ Txurruka2005
Mutrikuk Bisita Gidatuen eskaintza zabaltzean Mutrikuko udalerriak eskutatzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeintzen digu: Mutrikuko Bentalekua museora, herriaren erdigune historikoa ezagutzeko bisitak, Cosme Churrucaren inguruko erakusketa...
Gehiago irakurri...Britainia Handiarekin harremanetan jarri gara Churrucaren heriotzaren bigarren urteurrena elkarrekin ospatzeko
2005-05-10 ¦ Txurruka2005
Bere garaian, Churrucaren itsasontzi izandakoaren –San Juan Nepomuceno– hondakinak ingelesen eskuetan geratu ziren eta, ganberaren ateburuan plaka bat jartzea agindu zuten, hildako jakintsu gipuzkoarraren izenarekin. Horrekin batera, bertara sartzen ziren guztiek txapela kentzeko agindua jaso zuten, hain baliotsua eta ausarta izandako gizon harekiko errespetuzko adierazpen gisa. Anaitasun espiritu berberak bultzatuta, eta nazio desberdintasunen gainetik, Mutrikuko herriak eta Britainia Handiko Trafalgar Woods Association elkarteak elkarlanean dihardute Mutrikun Britainiako haritz bat landatzeko eta Britainia Handian, berriz, Mutrikuko haritz bat landatzeko.
Gehiago irakurri...Zientzia Kutxagunearen Planetarium txikia Mutrikura joango da
2005-05-10 ¦ Txurruka 2005
Datorren uztailaren 2 eta 3an, Cosme de Churruca y Elorzari buruzko erakusketa monografikoari hasiera emateko, Zientziaren Kutxaguneko Planetarium Txikia Mutrikura eramango dute, eta irekita egongo da larunbat guztian zehar.
Gehiago irakurri...Hodei azpitik, olatuen gainetik ipuin lehiaketak arrakasta handia izan zuen.
2005-05-10 ¦ Txurruka2005
Aurreko hilean zehar, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, “Hodei azpitik, olatuen gainetik” izeneko ipuin lehiaketa antolatu zen. Lehiaketa horren gai bakarra Churruca, itsasgizonak eta itsasoa izan zen.
Gehiago irakurri...





