Zientzia Kutxagunearen Planetarium txikia Mutrikura joango da
2005-05-10 ¦ Txurruka 2005
Datorren uztailaren 2 eta 3an, Cosme de Churruca y Elorzari buruzko erakusketa monografikoari hasiera emateko, Zientziaren Kutxaguneko Planetarium Txikia Mutrikura eramango dute, eta irekita egongo da larunbat guztian zehar.
Planetarium Txikia ez da sarritan lekuz aldatzen; beraz, aukera paregabea da zerua eta izarrak ezagutzeko. Izan ere, horixe bera izan zen Churrucak duela 200 urte baino gehiago egindako lana, itsasoan ibiltzea seguruagoa eta errazagoa izan zedin eta, hala, kontinenteak elkarrekin hobeto lotzeko.
Planetariumerako sarrera doakoa izango da eta Zabiel plazan jarriko dute, izen bereko kultur etxearen aurrean.






