Churruca hijo del mar y de las luces
Aldi baterako erakusketa "Cosme de Churruca, itsasoaren eta argien semea". Datak: 2005eko uztailaren 1etik 2005eko urriaren 30era.
Erakusketaren helburua Cosme de Churrucaren (Mutriku 1761 - Trafalgar 1805) irudi historikoa hedatzea da, bai eta haren zientzi ekarpenak ere. Cosme de Churruca XVIII. mendeko itsasgizon ilustratuen adierazgarririk onenetakoa da. Amerikara egindako hainbat espedizio kartografikotan hartu zuen parte, eta horietako emaitzak (itsasbideak, mapak, deskribapenak, etab.) nazioarteko komunitate zientifikoak goratu zituen. Churrucaren Trafalgarreko heriotza goiztiarrak ilundu egin zituen kartografo eta itsasontzi teknikari gisa egindako lanak.
Mutrikuko Zabiel Jauregian egingo den erakusketan, erretratuak, dokumentuak, mapak, liburuak, nabigatzeko tresnak eta abar erakutsiko dira. Objektu horiek bilduma publiko nahiz pribatuetatik lortu dira, eta asko Areilza Churruca familiarenak dira. Gainerako piezak Euskal Herriko zenbait museok utziko dituzte; hala nola, Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ek, Aquariumek, Gasteizko Armagintza Museoak, Leioako Medikuntza Museoak, Gasteizko Arte Ederren Museoak, etab. ). Horiez gain, erakusketan kolaboratuko dute Madrilgo Museo Naval-ek, bildumagile partikularrek eta modelogileek, maketak eta beste pieza adierazgarri batzuk utziz. Objektu horietako batzuk lehen aldiz erakutsiko zaizkio publikoari.
Informazio gehiago Txurruka Erakusketa atalean.






