Mutrikun Bisita Gidatuak
2005-07-14 ¦ Txurruka2005
Mutrikuk Bisita Gidatuen eskaintza zabaltzean Mutrikuko udalerriak eskutatzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeintzen digu: Mutrikuko Bentalekua museora, herriaren erdigune historikoa ezagutzeko bisitak, Cosme Churrucaren inguruko erakusketa...
Aurten Mutrikuko udalerriak bisita gidatu interesgarriak eskeintzen ditu. Alde batetik urte osoan zabalik dagoen Bentalekua museoa ikusteko aukera paregabea izango dugu, sarrera dohainekoa da eta ordutegia ostegunetik igandera 12:00etatik 17:00etara.
Nobedade bezela Mutrikuk Cosme Damian Churruca pertsonaia ospetsua Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehun urteurrena gogorarazteko asmoz ekitaldi ugari antolatu ditu, horien artean Uztailaren 1etik Urriaren 30 bitartean antolatu den erakusketa aipatzekoa da: “Cosme de Churruca. Itsasoaren eta Argien seme.” Erakusketa asteartetik larunbatera goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara ikusgai izango da eta igandetan berriz 10:00etatik 14:00etara. Bestalde erakusketa bere kabuz ikusi beharrean bisita gidatu baten bitartez ikusi nahi duenak aukera izango du honako ordutegietan: asteazkenetik igandera 13:00 etan eta 17:00etan eta pertsonako 1€ko kostua izango du.
Azkenik Mutrikuko Hirigune Historikoa hobeto ezagutu nahi duenak ere bisita gidatua egiteko parada izango du euro baten truke, honetarako aldez aurretik izena eman beharko du Mutrikuko Turismo Bulegoan.
Informazio gehiagorako hemen






