« Itzuli albistegira

"Txurruka, itsasoaren eta argien seme"erakusketa arrakastatsua Mutrikun.

2005-09-22  ¦  Txurruka 2005

Txurruka2005 ekitaldiaren baitan antolatutako "Txurruka, itsasoaren eta argien seme" erakusketak dagoeneko bi mila bat inguru bisitari izan ditu eta hauek erakusketaren inguruan egin duten balorazioa oso positiboa izan da.

"Txurruka, itsasoaren eta argien seme"erakusketa arrakastatsua Mutrikun.

Mutrikuko Udalak Kosme Txurruka Elortza (1761-1805) itsasgizon ezaguna Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehungarren urteurrena gogoratzeko asmoz antolatu dituen ekitaldien artean “Txurruka, itsasoaren eta argien seme” erakusketa interesgarria aipatu beharra dago.

Atal ezberdinez osatutako erakusketa honek modu erraz eta grafiko baten Ilustrazio garaian hain ezaguna zen Kosme Txurruka Elortza (1761-1805) pertsonaiaren bizitzaren nondik-norakoak ezagutzeko aukera eskeintzen digu.

Uztailaren 1ean inauguratu eta Urriaren 30era bitartean ikusgai izango den erakusketak dagoeneko bi mila bat inguru bisitari izan ditu. Beraz oraindik bertaratu ez direnek Ilustrazio garaiko pertsonai interesgarri honen bizitza ezagutzeko aukera dute. Erakusketaren ordutegia honakoa izanik: asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara eta igandetan 10:00etatik 14:00etara. Aipatu behar da, interesa dutenek bisita gidatua egiteko aukera dutela.

Erakusketaren informazio gehiagorako hemen