« Itzuli albistegira

Datorren ostirala, Urriak 21, Mutrikuk, Kosme Damian Txurruka Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehun urteak gogoratuko ditu.

2005-10-20  ¦  Txurruka2005

Mutrikuko Parrokiko kanpaiek Donostiako Itsas Museoaren eta Portugaleteko Itsas eskolakoaren kanpaiekin bat egingo dute, ondoren Itsas gizonaren aldeko elizkizuna ospatuko da eta bertan Donostiako Antiguoko Elkarteko artileroak beraien fusil eta kanoiak sutuz biktimak oroituko dute.

Datorren ostirala, Urriak 21, Mutrikuk, Kosme Damian Txurruka Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehun urteak gogoratuko ditu.

Mutrikuko Udaletxeak datorren ostirala, urriak 21erako udalerri bertan, hainbat ekitaldi antolatu ditu. Ekitaldi hauen helburua Kosme de Txurruka itsas gizon ilustratuak, historian zehar son handia izan duen Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehun urteurrena gogoraraztea da.

Cadizen, Erresuma Batuan eta Commonwealth osoarekin batera Mutrikuk ere gudatea hasi zeneko ordu berean, eguardiko 12:08an, Donostiako Itsas Museoa eta E.H.Utateko Itsas eskolarekin batera kanpaien deiarekin bat egingo du. Kanpaien jotzea Andra Mari Jasokundearen elizatik egingo da, hain zuzen lehen harria Txurruka berak 1803.urtean Mutrikuko alkate zela jarri zuen leku berean.

Ekintza multzoari Txurrukaren aldeko elizkizun batek jarraituko dio. Elizkizuna arratsaldeko 19:00etan izango da eta bertan Easo abesbatzak “Kanta Zaharrak Kosme Txurrukari”, 1961.urtean Cecilio Pagoaga musikariak berreskuratutako abestia interpretatuko dute.

Elizkuzunaren ondoren, arratsaldeko 20:00etan, Mutrikuko Txurruka Plazan Donostiako Antiguoko Elkarteko bederatzi artilero Plazan elkartu eta XVIII.mendeko fusilak erabiliz 21 tiro aireratzeaz gain Donostiako tanborradan erabiltzen duten kanoiak sutuko dituzte.

Ekintza hauen bitartez, “Txurruka 2005” egitarauari amaiera emango zaio. Era honetan, aurten urtean zehar antolatutako ekintzek interes handia pizten duen itsasgizon ilustratu honen bizitza hobeto ezagutzeko baliagarriak izan direla esan daiteke. Ekintzen artean www.churruca2005.com webgunea eta “Kosme de Txurruka, itsasoaren eta argien semea” erakusketak berebiziko garrantzia izan du. Aldi baterako egokitutako erakusketa hau oraindik ikusgai izango da, urriak 30 bitarterarte, eta gainera bisita orduak luzatu egingo dira: asteartetik larunbatera 10:00-14:00//16:00-20:00, igandeak: 10:00-1400.

Ondorioz, esan daiteke Mutrikuko udaletxeak, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin batera, Kosme de Txurruka itsasgizonaren memoria berreskuratzeko eta Trafalgarko gudate mingotsa gogorarazteko egindako ahaleginak eskertzekoak direla.