Churruca y Trafalgar: el factor humano.

Tokia: Zabiel Jauregia- Mutrikuko Kulturetxea
Ordua: 19.00etan

José Gregorio Cayuela Fernández

José Gregorio Cayuela Fernández Historia Garaikideko irakasle titularra da Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. ?Un Siglo de España: 1898-1998? ikerketa proiektuaren zuzendari izan da Habanako Unibertsitatearekin elkarlanean, eta City University of New York-en Bildner Center-eko ?Cuba Seminar? mintegian kide kolaboratzaile izan da.

Cayuelaren ikerketa ildoak honako gai hauetan oinarritu dira: Antzinako Erregimenetik gizarte liberalerako trantsizioa, XIX. mendeko kolonialismo espainola, Napoleonen Aroko Atlantikoko Historiaren ikerketa, eta gerraren eragina Historia Garaikidean.

Egile honen lan ugarien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Hacer las Américas. Las elites coloniales españolas en el siglo XIX (Alianza Editorial-ek 1992an argitaratua), Bahía de Ultramar. El control de las relaciones coloniales (Siglo XXI Editorial-ek 1993an argitaratua), Un siglo de España: Centenario 1898-1998 lanaren koordinazioa (Gaztela-Mantxako Unibertsitateak 1998an argitaratua), eta Trafalgar. Hombres y naves entre dos épocas (Grupo Planetako Ariel bilduman 2004an argitaratua).

Duela gutxi autore gisa hartu du parte L´Armée dans la sociéte espagnole, 1808-1939 nazioarteko lanean (Editions du Temps, Nantes, 2003), baita La Guerra en la Historia lanean ere (Salamanca, Ediciones de la Universidad de Salamanca, 1999). Halaber, egile honen artikulu ugarien artean, duten garrantzia dela-eta, nahitaezkoa da honako hauek nabarmentzea: ?Guerra, industria y tecnología en la edad contemporánea? (Revista Studia Histórica - Historia Contemporánea, Salamanca, 2000), ?Elite hispano-cubana, autonomismo y Desastre del 98?, (Colonial Latin American Review, New York, 2000) eta ?1898: Más allá del Centenario?, (Historia Contemporánea ?Euskal Herriko Unibertsitatearen Aldizkaria?, Bilbao, 2002).

2000an Colonial Latin American Review aldizkariaren "Franklin Pease Memorial" Ikerketako Nazioarteko Saria jaso zuen City University of New York-en eskutik.

Churruca eta Trafalgar: giza faktorea
Hitzaldiaren laburpena, Mutriku 2005eko maiatzak 19


Trafalgarreko borrokak Ilustrazio garaiko eliteko itsasgizon multzo garrantzitsu baten amaiera fisikoa eta horien belaunaldiaren amaiera adierazten ditu. Gizon haiek soldadu lanbidea hainbat arlotako ezagutzarekin uztartzen zuten ?besteak beste, kartografia, matematika, itsasontzien ingeniaritza, fisika, astronomia eta klimatologiarekin?. Horien artean, Cosme Damián Churruca nabarmentzen da: zientziaren betebeharraren eta garrantziaren ikuspegi zabala zuen garai hartarako, aurrerapenarekin lotzen baitzuen. Horrek paregabeko pertsonaia bihurtu du. Baina, non dago errealitatearen eta mitoaren arteko muga? Zer gertaerak ekarri zuten haren zorigaitzeko amaiera Trafalgarreko borrokan? Nola eragin zion Trafalgarrek aro osoari? Zein izan zen horren guztiaren giza faktorea? Hitzaldi honen bidez, Churrucaren alderdirik konplexu eta tragikoena aurkitu nahi dugu; hots, haren izena eta Trafalgarrena behin betiko lotzen dituena.