Entre el coraje y la resignación: Cosme de Churruca (1761-1805), símbolo de una época
Tokia: Zabiel Jauregia-Mutrikuko Kulturetxea
Ordua: 19.00etan
MºDolores González-Ripoll Navarro
M. Dolores González-Ripoll Navarro Amerikako Historian doktorea da, eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiaren Historia Institutuko Ramón y Cajal programako ikertzailea. XVIII. eta XIX. mendeko Karibe hispanoko gizartearen eta kulturaren historian espezialista da, eta bere ikerketa ildoen artean espedizio zientifiko kartografikoak daude. Espedizio horien helburua itsasoz bestaldeko lurraldeen ezagutza eta kontrola handitzea zen, eta espedizioak horietako protagonisten ?hots, itsasgizon ilustratuen? prestakuntza zientifiko eta teknikoa hobetzeari esker egin ahal izan ziren.
González-Ripoll doktoreak hainbat liburu eta aldizkari espezializatuetako artikulu ugari idatzi ditu; besteak beste, A las órdenes de las estrellas. La vida del marino Cosme de Churruca y sus expediciones a América (Fundación BBV-CSIC, Madril, 1995), Bajo pólvora y estrellas. Churruca y otros marinos vascos de la Ilustración (Untzi Museoa, Donostia, 2000), El rumor de Haití en Cuba (2004), Cuba, la isla de los ensayos. Economía y sociedad (1790-1815) (1999), El Caribe en la época de la Independencia y de las Nacionalidades (1997), "Una aproximación a la expedición "secreta" de Ventura Barcaíztegui (1790-1793) y los reconocimientos de la parte oriental de Cuba" (Asclepio, 1991), "Puerto Rico en la expedición del Atlas de la América Septentrional, 1792-1795: historia y cartografía" (Espace Caraïbe, 1996), etab.
González-Ripoll doktoreak egonaldi ugari egin ditu Espainiako, Ameriketako Estatu Batuetako, Frantziako, Mexikoko, Kubako eta Bretainia Handiko zentroetan ?ikerketak egiteko eta irakasteko?; horrez gain, proiektu zientifiko ugaritan kolaboratu du, eta nazioarteko hogei kongresu baino gehiagotan hartu du parte.
"Adorearen eta etsipenaren artean: Cosme de Churruca (1761-1805), garai baten ikurra"
Hitzaldiaren laburpena. Mutriku, Maiatzak 12
Nire ikerketa lanen hasieran ?iragan mendeko laurogeiko hamarkadan?, historialari ugari zebiltzan espedizio zientifiko ilustratuak berreskuratu nahian, espedizio horietako emaitza asko ?botanika, mineralogia, antropologia, kartografia eta politika arlokoak? argitaratu gabe baitzeuden. Orduko Banco de Bilbaoren laguntza ekonomiko bati eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiaren estaldura instituzionalari esker, oso gutxi ezagutzen zen espedizio batean barneratu nintzen: Cosme de Churruca itsasgizon mutrikuarrak 1792an Karibera eginikoan, hain zuzen. Haren ondorengoek Mutrikuko familia etxean gordetzen zuten dokumentazioa ikertu nuen, baita Archivo General de Marina eta Madrilgo Archivo Naval delakoa ere. Horren guztiaren bidez, Cosme de Churruca y Elorzaren (1761-1805) irudia berregin nahi nuen.
Hainbat ekintza militar eta zientifikotan aritu zen, eta modu eraginkorrean hartu zuen parte itsas armadako erakundeetan; baina, batik bat, gogoetaren eta ikerketaren zale izan zen. Ausardia (eta etsipen) handiz hil zen Trafalgarreko borrokan 1805ean, eta horrek heroi bihurtu zuen.
Hitzaldi honetan, Churruca itsasgizona beraren herrikideei gerturatu nahi diet, beraren bizitzako gertaeren eta beraren iritzien bidez, bai eta bizi eta ?batik bat? hil zen testuinguru historikoaren bidez ere.






