Beheko Plazatik Goiko Plazara: Txurrukaren garaiko Mutriku

Tokia: Palacio Zabiel-Casa de Cultura de Mutriku
Ordua: 19.00 horas

Leyre Arrieta Alberdi

Leyre Arrieta Alberdi (Mutriku, 1971), Deustuko Unibertsitateko ?Donostiako campusa? Giza Zientzien Fakultateko Historia Garaikideko eta Pentsamendu Filosofiko eta Zientifikoaren Historiako irakaslea da.

Historiako ikerketa lanak egin ditu, bai bakarrik, bai taldean. Arrietaren argitalpenen artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: Mutriku. Gure historiara hurbiltzen / Una aproximación a nuestra historia (Mutriku: Mutrikuko Udala, 1996), El movimiento Cooperativo en Euskadi (1884-1936) (Bilbao: Mondragón Corporación Cooperativa-Sabino Arana Kultur Elkargoa, 1998), Radio Euskadi. La Voz de la Libertad (Bilbao: Sabino Arana Kultur Elkargoa-Euskal Irrati Telebista, 1998), ¡Nunca más! Imágenes de guerra. (Bilbao: Sabino Arana Kultur Elkargoa, 2000), "Lazkao: begirada eta oroimena / Mirada y memoria. XX. mendea gogoan" in ZENBAIT EGILE: Lazkaon bizi. (Lazkao: Lazkaoko Udala, 2001), Diputación y Modernización: Gipuzkoa 1940-1975. (Donostia-San Sebastián: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2003).

Gaur egun, doktore tesia amaitzen ari da, EAJren erbesteko diskurtso eta praktika europeistari buruz.

Beheko Plazatik Goiko Plazara: Churrucaren garaiko Mutriku
Hitzaldia: Mutriku Maiatzak 11


Hitzaldi honen helburua Cosme Damián Churrucak ezagututako Mutrikun zer eraldaketa urbanistiko izan ziren aztertzea da. Lehenik, XVIII. mendearen amaiera arteko herriaren morfologia aztertuko da ?Erdi Aroko herri bikaina?, eta gero, harrezkero izandako aldaketak aztertuko ditugu, egun ezagutzen dugun Mutriku eratu zutenak. Kontuan izan behar dugu, gainera, Churruca anaiak ?orduan alkate zen Julián, batik bat, baina baita Cosme Damián itsasgizon ezaguna ere? izan zirela eraldaketa horien sustatzaile nagusiak.