Itxiera ekitaldia
Mutrikuko Udaletxeak datorren ostirala, urriak 21erako udalerri bertan, hainbat ekitaldi antolatu ditu. Ekitaldi hauen helburua Kosme de Txurruka itsas gizon ilustratuak, historian zehar son handia izan duen Trafalgarko gudatean hil zeneko berrehun urteurrena gogoraraztea da.
Cadizen, Erresuma Batuan eta Commonwealth osoarekin batera Mutrikuk ere gudatea hasi zeneko ordu berean, eguardiko 12:08an, Donostiako Itsas Museoa eta E.H.Utateko Itsas eskolarekin batera kanpaien deiarekin bat egingo du. Kanpaien jotzea Andra Mari Jasokundearen elizatik egingo da, hain zuzen lehen harria Txurruka berak 1803.urtean Mutrikuko alkate zela jarri zuen leku berean.
Ekintza multzoari Txurrukaren aldeko elizkizun batek jarraituko dio. Elizkizuna arratsaldeko 19:00etan izango da eta bertan Easo abesbatzak "Kanta Zaharrak Kosme Txurrukari", 1961.urtean Cecilio Pagoaga musikariak berreskuratutako abestia interpretatuko dute.
Elizkuzunaren ondoren, arratsaldeko 20:00etan, Mutrikuko Txurruka Plazan Donostiako Antiguoko Elkarteko bederatzi artilero Plazan elkartu eta XVIII.mendeko fusilak erabiliz 21 tiro aireratzeaz gain Donostiako tanborradan erabiltzen duten kanoiak sutuko dituzte.






